Guri buruz
Irizar Bizkaiko higiezinen agentziarik nagusiena da. Ondasun higiezin erresidentzialetan aritzen gara: Bilbon, Eskuinaldean eta Ezkerraldean pisuak eta etxeak eskaintzen ditugu. Halaber, higiezin industrialetan ere jarduten dugu: Bizkaia osoan pabilioi eta nabe industrialak, lokal komertzialak eta bulegoak eskaintzen ditugu.
La Caixa bankuarekin Servihabitat plataformaren bidez lan egiten dugu, eta higiezinen eskaintza oso zabala dugu. 30 urteko esperientzia dugu, eta ehunka higiezin-jabek zein sustatzaile ugarik gure lana bermatzen dute.
Berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu irmoari esker, Interneteko iragarki-atari onenetan eta prentsa idatziko egunkari nagusietan iragartzen gara. Halaber, higiezinen azoka guztietan ere presente gaude.
Etxebizitzen alokairuan zein salmentan nahiz nabe eta pabilioien alokairuan zein salmentan, zure beharrak ase ditzakegu. Bizkaian salgai ditugun pisu, etxe, nabe eta bulegoen eskaintza oso zabala da, Getxo, Sopela, Bilbo, Berango, Leioa, Artaza, Plentzia, Gorliz, Txorierri ingurua, Barakaldo, Mungia eta teknologia parkeetan hedatzen dena. Erabili gure bilatzailea eta aurkitu bilatzen duzun hori.
Bizkaiko pisu, txalet, etxe, nabe eta bulegoetan adituak gara. Irizar da Bizkaian zure higiezinen erreferentzia.